Guztien lanari, ahaleginari eta erantzukizunari esker, pasa den apirilaren 13az geroztik normaltasunez dihardugu, gure ekipamenduen entrega-eskakizunak betetzeko.
Izan ere, egoera sanitario larrian egonda ere, GH CRANES & COMPONENTS-en inguruabarretara bikain egokitzen jakin dugu, zerbitzua baldintza egokietan eta gure langileentzako modu seguruan ematen jarraitu ahal izateko.
Krisiaren hasieratik hartutako segurtasun- eta higiene-neurri iraunkorrak eguneroko errutinan txertatuta daude, eta gure langileek nahiz hornitzaileek euren lana egin dezakete kutsatzeko arriskurik gabe.
Esaterako, lan-txandak optimizatu ditugu langileen artean segurtasun-tartea bermatzeko; eremu komunen erabilera mugatu dugu, kontaktu soziala ekiditeko; eta instalazioak are gehiago garbitu ditugu.
Berebiziko garrantzia dute neurri horiek guztiek, eta GH CRANES & COMPONENTS-en kide guztiek begi onez hartu dituzte, baita egunero-egunero zorrotz bete ere.
Gainera, teknologia berrietan lan handia egiten ari gara, krisiaren albo-kalteak txikiagotzeko eta guztien etorkizuneko segurtasuna areagotzeko.
Kontaktua: https://spain.ghcranes.com/contacto/